Kudeaketa eraginkorrerako lege-gakoak eta tresna digital berriak

Joan den ostiralean, maiatzak 23, Gipuzkoa eta Arabako Finka Administratzaileen Elkargoak prestakuntza-jardunaldi bat egin zuen sektoreko profesionalentzat, indarrean dagoen araudiaren oinarrizko gaiak aztertzeko eta elkargokideen zerbitzura dauden irtenbide teknologiko berriak ezagutzeko.

Bilkura horretan Gorka De La Cuesta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko magistratuak hitz egin zuen, eta “Orientabide legal eta jurisprudentzialak Jabetza Horizontalaren Legearen obra-erregimenean” izeneko hitzaldia eskaini zuen. Hitzaldiari oso balorazio ona eman zitzaion  Finken Administratzaileen egunerokotasunerako garrantzi eta konplexutasun handiko gai batean argitasun juridikoa emateagatik.

Jarraian, Neus Aragonés eta Victors Forns Bartzelona eta Lleidako Finka Administratzaileen Elkargoko lankideek AFCSservicios Centro de Notificaciones izenekoa aurkeztu zuten, Komunikazio Elektroniko Ziurtatuen plataforma berritzailea. Tresna horri esker, eguneroko komunikazio guztiak kontrola eta egiazta daitezke, kudeaketaren trazabilitatea eta segurtasun juridikoa bermatuz. Finken administratzaile elkargokideentzako zerbitzu esklusiboa da, haien lana errazteko eta profesionaltasuna indartzeko pentsatua.

Azken jardunaldi honekin erakutsi nahi izan  da Elkargoak etengabeko prestakuntzarekin eta lanbidearen egungo erronkei erantzuna emateko konponbideak bultzatzearekin duen konpromisoa.

Compartir

Noticias Recientes

Noticias