Definizioa eta Jatorria

Gipuzkoa eta Arabako Finken Administratzaileen Lurralde Elkargoa gara, Zuzenbide Publikodun Korporazioa, legeak babestua eta Euskal Autonomi Erkidegoak eta Estatuak aitortua, izaera juridiko propioarekin eta osoko gaitasunarekin gure helburu publiko zein pribatuak betetzeko. Gipuzkoako lankide talde baten ekimenez sortu zen gure elkargoa, hirurogeita hamargarren hamarkadan. Gure jarduna etorkizunera begira lanbide ona izan zitekeela ikusita, Finken Administratzailea Jabego Horizontalaren Legean profesional gisa aitortua izan zelarik, lantaldean lan egitea erabaki zuten eta fase ezberdinetatik igaro ziren. Hasiera batean, Finken Administratzaileen Elkargo Sindikalean “Jarduera Anitzen Sindikatua” zeritzonaren barruan eta gero Finken Administratzaileen Elkargo Sindikalera sartu ziren. Azken hau eratu zen hirugarren pertsonen nekazal finkak edo hiri finkak administratzera dedikatzen direnak sartzeko. Elkargo Nazional hau sortzean ( 693/68 Dekretua) urrats handia izan zen guretzat, baina erdizka geratu zen, oraindik ezin zirelako aplikatu Elkargo Profesionalei buruzko arauak. Sindikatu Bertikalari atxiki zitzaion eta 1977 urtera arte itxaron behar izan genuen Finken Administratzaileen Elkargo Nazionala Elkargo Profesionalen legeriaren aplikazio esparruaren barruan gera zedin, Sindikatu Bertikala desagertu zenean. 1612/1981 Erret Dekretua izan zen elkargoaren berregituraketa ekarri zuena. Finken Administratzaileen Elkargoaren Administrazio Publikoa banatu zuen eta Finken Administratzaileen Lurralde Elkargoak eratzeko eta, horrekin batera, Elkargoen Kontseilu Orokorra eratzeko baimena ezarri zuen. Aldi berean, arestian esandako Elkargo Nazionala desagertu zen, orduko egoera sozialarekin eta 1978ko Konstituzioak Espainian ezarri zuen lurralde banaketarakin ados. Ezin dugu imajinatu lankide haiek zenbat bilera eta bidai egin beharko zituzten eta zenbat ardura izango zituzten gure oraingo nortasun ezaugarriak lortu arte. Beste alde batetik ere, orduko lanak ere ekarri gaitu oraingo egoerara eta beste Lurralde Elkargoekin ditugun harremanetara. Eskerrik asko, benetan, horregatik guztiagatik eta gure lanbidean horren gogotsu sinesteagatik.