Udako oporraldia amaitutakoan, Gipuzkoa eta Arabako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoan ilusio handiz heldu diogu berriz urte ohiko prestakuntza-jardunaldiei, finka administratzaileen lana hobetzen jarraitzeko daukagun topaketa- eta ikaskuntza-guneari.
Gaur gure artean izan dugu Alfonso G. Martínez lankidea, Malagako administratzaile elkarkidetua. Bi hitzaldi eman ditu, teknologiak gure bulegoak hobeto antolatzen eta gure egunerokotasun profesionala optimizatzen nola lagun diezagukeen azaltzeko.
Gainera, jardunaldi hau baliatu dugu SEOM Rehabilitadores erakundearekin sinatu dugun lankidetza-hitzarmena aurkezteko. Erakunde horrek gure elkargokideen eskura jartzen ditu eraikinak birgaitzeko zerbitzu espezializatuak, sektoreari irtenbide praktikoak eta ezagutza emateko.
Gai bi horiek lantzeko topaketen bidez berresten dugu CAFGUIALen etengabeko prestakuntzarekin eta lanbidea aberastuko duten eta herritarrei zerbitzu hobea ematen lagunduko duten sinergiak sortzearekin dugun konpromisoa.


