CAFGUIALek eta LAE Taldeak  elkargokideen sormena neurtzeko jardunaldia egin dute Zumaian

Joan den ostiralean, irailak 26, hainbat elkargokidek Zumaian parte hartu zuten  Lae taldeak Gipuzkoa eta Arabako Finken Administratzaileen Lurralde Elkargoarekin (CAFGUIAL) batera  antolatutako yinkana batean.

Jarduera ludiko hau Gipuzkoako kostaldeko  flyscheko geoparkearen inguruetan egin zen. Goizean zehar egindako hainbat probek parte-hartzaileen sormena eta arreta neurtzeko balio izan zuten, eta taldeen artean lehiatu ziren. Talde urdina atera zen garaile  eta elkarrekin bazkaldu zuten Zarauzko Arizia Sagardotegian. Bideo honetan ikus dezakezue egunak eman zuenaren laburpen bat:

Compartir

Noticias Recientes

Noticias