Gipuzkoa eta Arabako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoak prestakuntza-jardunaldi berri bat egin du iragan ostiralean, urterako aurreikusi zuen zikloaren barruan, eta elkargokideen etengabeko eguneratzearekin eta lanbide-hobekuntzarekin duen konpromisoa berretsi du. Egitarauak bi hitzaldi interesgarri bildu ditu. Lehenik eta behin, Kristina Ferrer CAFGUIALeko aholkulari fiskalak finka-administratzaileen figura juridikoari eta legezko antolaketari buruzko hitzaldi bat eman du,arlo honetan dauden modalitateak jorratuz (sozietate mugatua, ondasun-erkidegoa eta pertsona fisikoa).
Halaber, maiatzaren 9ko 1/2025 Foru Arauan jasotako PFEZaren berritasun fiskalak azaldu ditu. Ondoren hartu du hitza Gonzalo Sancho Valentziako magistratuak, eta txosten praktiko bat eskaini du, Jabeen Erkidegoei aplikatutako jurisprudentzia-kasuetan oinarritua, ikuspegi juridiko argia eta lanbide-jardunerako oso baliagarriak diren benetako adibideak emanez.
Jardunaldi hau elkargoaren egoitzan egin da, eta parte-hartzaile ugari izan ditu, bertaratutakoen artean esperientziak eta ezagutzak trukatzen lagunduz. Horrelako topaketekin, CAFGUIALek erreferente izaten jarraitzen du Gipuzkoako eta Arabako finken administrazioko profesionalei prestakuntza eta laguntza emateko arloan.


