
Joan den ostiralean, urteko azken batzarra egin zen Gipuzkoa eta Arabako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoaren egoitzan (CAFGUIAL). Bilkura horrek balio izan du 2025ean egindako lan gogorraren balantzea egiteko eta etorkizun hurbilean izango diren erronkei eta aukerei buruz elkarrekin hausnartzeko.
2025. urtean zehar egin ziren ekintza nagusiak aztertzearekin batera nabarmendu nahi izan zen Elkargoak prestakuntzarekin, lanbidearen defentsarekin eta elkargokideei laguntzearekin duen konpromisoa, gero eta aldakorragoa eta zorrotzagoa den testuinguru batean.
Batzarrak 2026an ere jarri zuen arreta, CAFGUIALentzat oso esanguratsua izango den urtea, Elkargoak bere 60. urteurrena ospatuko baitu. Efemeride horri heldu behar zaio ilusioz, erantzukizunez eta finken administratzaileek komunitateak kudeatzeko eta hobetzeko funtsezko profesional gisa duten zeregina indartzen jarraitzeko borondatearekin.
CAFGUIALen zuzendaritzari dagokionez, gure esker onik zintzoena adierazi nahi dugu elkargokide guztiok urtean zehar eskainitako laguntzagatik eta erakutsitako inplikazio eta konfiantzagatik.
Halaber, Urte Berri ona opa nahi dizuegu, osasunez, proiektuz eta eta elkarren artean partekatzea espero dugun arrakastaz betea.


