CAFGUIALeko ordezkariak izan dira Asturiasko Finka Administratzaileen Elkargoek urtero antolatu ohi duten Hermandade Bazkarian

CAFGUIAL-Gipuzkoa eta Arabako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoko ordezkari batzuk, haien buru Javier Montero presidentea, asteburuan izan dira Asturiasko Finka Administratzaileen Elkargoak antolatutako Hermandade Bazkarian. Topaketak batu zituen hainbat tokitako finka administratzaile eta elkargoetako ordezkari, elkarbizitza, elkarren aitortza eta elkargo profesionalen arteko harremanen sendotzea ezaugarri izan dituen ospakizunean.

Ospakizunak oso esanahi berezia izan du CAFGUIALentzat, bertan gure diruzain Camino Fernández omendu baikenuen, bere ibilbide profesional oparoa, lanbidearekin izan duen konpromisoa eta gure elkargoaren barruan egin duen lan esanguratsua aitortuz.

Ekitaldi honek lagundu digu Camino Fernándezek lanbideari eman dizkion urteetan guztietan erakutsi dituen dedikazioa eta lana balioesten, bai eta finka administratzaileen figura eta elkargoaren barruan egin beharreko lana indartzeko egin duen lana aldarrikatzen ere.

CAFGUIALetik gure zorion mezurik zintzoena helarazi nahi diogu Camino Fernández elkargokideari, ondo merezia duen aitortza honengatik, bere profesionaltasuna eta dedikazioa ez ezik, lankide eta elkargokideen artean irabazi dituen adeitasun eta errespetuagatik ere.

Ildo beretik, Asturiasko Finka Administratzaileen Elkargoari eskertzen diogu halako ekitaldi bat antolatu izana, berriz ere ikusi ahal izan baitugu elkarren artean esperientziak partekatzeko, gure elkarteen arteko harremanak sendotzeko eta eskuz esku lanbidearen alde lan egiten jarraitzeko duten garrantzia.

CAFGUIALek halako ekitaldietan parte hartu izanak argi erakusten du elkargoen arteko lankidetzarekin duen konpromiso irmoa, bai eta lurralde osoan Finka Administratzaileen lanaren garapenari eta prestigioari mesede egiten dioten ekimenekin  duena ere.

Compartir

Noticias Recientes

Noticias