
Javier Montero presidenteak Gipuzkoa eta Arabako Lurralde Elkargoa ordezkatu zuen Espainia osoko lurralde-elkargoetako ordezkariak bildu zituen topaketa batean,non lankideen arteko laguntasuna eta elkartasuna aldarrikatu baitziren.
Gipuzkoa eta Arabako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoak (CAFGUIAL) Bizkaiko Finka Administratzaileen Elkargoak antolatutako bazkarian parte hartu zuen joan den ostiralean, azaroaren 20an. CAFGUIALen ordezkari gisa, gure presidente Javier Montero izan zen bertan, eta ospakizuna Espainiako hainbat tokitatik etorritako lankideekin partekatzeko aukera izan zuen.
Bertan izan ziren, besteak beste, Extremadura, Tarragona eta Errioxako presidente Juan Antonio Martín, Fabian Huet eta Luis Miguel García Rodríguez . Eurekin ere izan ziren Luis de Prado, Bizkaiko Elkargoko ohorezko presidentea, eta Rosario Molina, Las Palmaseko Finka Administratzaileen Elkargoaren presidente ohia.

Ekitaldiaren momenturik esanguratsuena eman zen Pablo Abascal Espainiako Finken Administratzaileen Elkargoen Kontseilu Nagusiko presidenteak CAFGUIALen ordezkariari litografia bat eman zionean, erakundearen buru gisa izan zen azken ekitaldietako bat izan delarik. Hala, agerian geratu zen lurralde-elkargoak lotzen dituzten elkarrenganako lankidetza, hurbiltasuna eta aintzatespena.
CAFGUIALen aldetik ere, gure esker ona adierazi nahi diogu Bizkaiko Finka Administratzaileen Elkargoari, luzatu digun gonbidapenagatik, eman digun harreragatik eta antolaketa bikainagatik. Argi dugu halakoak direla gure arteko harremanak estutzeko, elkarren artean esperientziak partekatzeko eta elkargo profesionalen arteko loturak sendotzen jarraitzeko aukera.
Lagun eta lankideekin berriz elkartzeko eguna izan zen, gure presidenteak Bizkaiko eta gainerako lurraldeetako kideekin oso bereziki gozatu zuena.




