
Joan den maiatzaren 30ean eta 31n Avilan Finken Administratzaileen Topaketa Nazionala (ENAF) 2025 egin zen, sektorearentzat ezinbesteko gertatzen den urteroko hitzordua,hain zuzen, oraingo honetan Avilako Finken Administratzaileen Elkargoko gure lankideek antolatua.

Gipuzkoa eta Arabako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoko ordezkaritza bat ekitaldi garrantzitsu honetan izan zen, eta bere antolamendu bikainagatik eta goi mailako ponentziaz, eztabaida-gunez eta herrialde osoko profesionalen artean esperientziak partekatzeko aukerez betetako programagatik nabarmendu zen.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Avilako elkargoari harrera beroagatik eta eskainitako edukien kalitateagatik, zalantzarik gabe gure lanbidea etengabe hazten eta eguneratzen laguntzen dutelako. Horrelako topaketek lurralde-elkargoen arteko komunitate- eta konpromiso-sentimendua indartzen dute, eta gure sektorea etengabe hobetzeko lanean jarraitzera bultzatzen gaituzte.


