
Joan den ostiralean, uztailak 18, Gipuzkoa eta Arabako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoaren presidentea, Javier Montero, Burgosko Unibertsitateko Higiezinen Administrazioan graduatu berri direnen omenez eginiko ekitaldian izan zen.
Unibertsitateko campusean egin zen ekitaldian, Javier Monterok Gipuzkoatik etorritako bi graduatu berriei bekak emateko ohorea izan zuen, elkargoaren ordezkari den aldetik eta CAFGUIALek higiezinen sektoreko profesionalen belaunaldi berrien prestakuntzarekin eta laguntzarekin duen konpromisoa indartzen duen keinu sinboliko gisa.



Elkargoaren izenean, graduatu guztiak zoriontzen ditugu eta, bereziki, Gipuzkoako tituludun berriei, laster elkargokide gisa hartuko ditugulakoan. Talentu gazte eta kualifikatua, unibertsitate-prestakuntza sendoari esker kolektibo osoa aberasten lagunduko duena.
CAFGUIALek lanean jarraitzen du erakunde akademikoekin harremanak estutzeko eta Finken Administrazioa etorkizuneko lanbide gisa aukeratzen duten profesionalen garapena babesteko.


