CAFGUIALek Arabako ADELA  taldearen lana aintzatetsiz 3.000 €ko dohaintza egin dio elkarte honi

Beste urte batez, Gipuzkoa eta Arabako Finka Administratzaileen Elkargoak 3.000 €ko dohaintza egin dio gobernuz kanpoko erakunde bati. Oraingo honetan,  Arabako ADELAri, Alboko Esklerosi Amiotrofikoa duten pertsonen eta haien senideen elkarteari, eman dio laguntza, gaixotasun hori duten pertsonen alde egiten duen lanagatik, bai eta senideei ematen dien laguntzagatik ere. Txekea joan den ostiralean Donostiako Elkargoaren egoitzan egindako ekitaldi xume batean eman zen.  ADELA  Araba taldearen eta ADELA Euskal Herria Federazio osoaren lan-programa gaixoei eurei eta haien senideei zuzenduta dago, baina programaren proiektu batzuk osasun-arloko profesionalak, erakunde publikoak, gizarte-eragileak eta, oro har, gizartea sentsibilizatzera bideratuta daude, Alboko Esklerosi Amiotrofikoak (ELA) kaltetutakoen gizarte-errealitatea ezagutu dadin.

Partekatzen du

Berri Berriak

Albisteak