Elkargoaren batzarrak bultzatutako gizarte-ekintza da hau, urtero partaidetzazko barne-prozesu baten ondorioz egiten dena.
Zenbateko hau erabiliko da Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea helburu duen elkartearen aurrekontua arintzeko.
Gaixotasun horrek 750 pertsona ingururi eragiten die Gipuzkoan, eta 2.700 pertsonari Euskadin, batez ere emakumeei.
Gipuzkoa eta Arabako Finka Administratzaileen Elkargoak zenbateko hori eman dio Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteari (ADEMGI).
Elkargoak urtero garatzen duen gizarte-ekimenaren laugarren edizioa egin berri da partaidetzazko barne-prozesu baten ondorioz. Urtero garatzen den gizarte-ekintza honen bidez, Elkargoak eman eta bultzatu nahi du inguruko gizartearekin konprometitutako administratzailearen irudia.
Xede horrekin, hasiera batean hautagaitzak aurkezteko epea ireki zen, eta horien artetik, Elkargoko Gobernu Batzordeak ADAHIGIri dohaintza egiteko erabakia hartu zuen. Javier Montero Gipuzkoa eta Arabako Finka Administratzaileen Elkargoko (CAFGUIAL) presidentearen hitzetan, “argi geneukan zenbateko hori erakunde honi eman nahi geniola, gaixotasunari ikusgarritasuna emateko egiten duen gizarte-lanagatik eta bazkideen bizi-kalitatea hobetzeko egin ohi duen ahaleginagatik”.
Gaur goizean eman diote txekea Administratzaileen Elkargoaren egoitzan bertan egin den ekitaldi xume batean. Bertan izan dira Mª Luisa Ustarroz, ADAHIGIko presidentea, Zuriñe López, komunikazio arduraduna, eta Idoia Fernández, psikologoa eta Errehabilitazio Zentroko arduraduna. Guztiek eskertu diote CAFGUIALi egindako ahalegina. “Behar askori erantzun behar diegu eta dohaintza hau bultzada garrantzitsua da horretarako.
Laster martxan jarriko dugun espazio sozialerako behar dugun itxitura baten kostua arintzen lagunduko digu” esan du Mª Luisak. ADEMGI irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten duena. 25 urtetik gora egin duen ibilbidean, ADEMGIk lorpen handiak erdietsi ditu, esklerosi anizkoitzak jota dauden pertsonen egunerokoan nabarmen islatzen direnak, eta, gaur egun,duela urte batzuk pentsaezin gertatzen zen bizi-kalitatea izan dezakete.
ADEMGI 1994an sortu zen, une hartan esklerosi anizkoitzak jota zeuden pertsonen senide talde batek elkartea eratzea erabaki zuenenean, eta gaixoen premia bereziei erantzuteko asmoarekin egin zuten, garai hartan erakundeek ez baitzuten irtenbiderik eskaintzen.
Esklerosi anizkoitzak 750 pertsonari eragiten die gaur egun Gipuzkoan, 2.700 laguni Euskadin (batez ere emakumeei) eta 55.000 laguni baino gehiagori Estatu osoan.
Prentsa
prensa@comunicamelo.es
609491422 (Martín).


