Cafguialek Eraikinen Birgaitzeari buruzko eztabaida-mahai batean parte hartu du

Caloryfrio-mesa-redonda
Caloryfrio-mesa-redonda

Joan den urriaren 10ean, CAFGUIALen  presidente Javier Monterok parte caloryfrio.com kanal sektorialak antolatutako eztabaida-mahai batean parte hartu zuen.

“Lupe tematikoari” dagokionez, halaxe deitzen baita espazioa, eraikinen birgaitzeari buruz hitz egin zen. Eztabaidan merkatuaren egungo egoeraren birpasa egin zen, bere eragozpenak non dauden eta eskaria nola dinamizatu daitekeen,alegia. Javierrekin batera izan ziren José María Gómez (SIKAko Building Envelope negozio-unitatearen zuzendaria), Pedro Parra (ANERRko koordinatzailea/gerentea), Juan María Hidalgo Betanzos (UPV/EHUko ikertzailea) eta Ignasi Arnal (BIM Academyko CEO eta REBUILDen zuzendaria).

Eraikinen birgaitzea garrantzi handiko gaia bihurtu da gaur egun, klima-aldaketaren aurkako borrokan laguntzeko, energia-eraginkortasuna hobetzeko eta hiri-eremuak biziberritzeko duen ahalmenagatik. Erakundeen laguntzak agortu badira ere, Next Generation funtsen kasuan bezala, herritarrek etxea nola duten jakinda, birgaitzearen erritmoa ez da moteltzen, Monteroren hitzetan.

Partekatzen du

Berri Berriak

Albisteak