CAFGUIALek SEOM Rehabilitadores entitatearekin duen lankidetza-hitzarmena berritu du

Gipuzkoa eta Arabako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoan(CAFGUIAL) berritu egin du SEOM Rehabilitadores entitatearekin dugun lankidetza-hitzarmena, elkargoaren egoitzan egindako ekitaldi batean. Bertan izan ziren gure presidentea, Javier Montero, eta SEOM Rehabilitadores enpresako gerentea, José David Ros.

Hitzarmenak jarraipena ematen dio duela bi urte hasi zen lankidetzari, eta bi erakundeetako ordezkariok uste dugu  interesgarria dela gaur egun birgaitze-proiektuek jabeen erkidegoetan planteatzen dituzten erronkei aurre egitera begira.

Javier Monterok azpimarratu zuen oso garrantzitsua dela probintziako “punta-puntako birgaitze-enpresatzat” jotzen duen enpresarekin lan egitea, halako proiektuei  heltzeko orduan beste eredu baten alde egiten duela kontuan izanik.

CAFGUIALeko presidentearen ustez, birgaitze baten kudeaketa zama handia da gaur egun finken administratzaileentzat, batez ere legezko eskakizunengatik eta laguntzen izapideengatik. Testuinguru horretan, funtsezkoa da enpresa espezializatuak izatea, konplexutasun horren zati bat murriztu ahal izateko eta profesionalari nahiz jabeei lana errazteko.

José David Rosek finken administratzaileak betetzen duen zereginean  jarri zuen arreta prozesu horietan funtsezko figura gisa. ” Bera da prozesu osoa hasten duena eta benetako errehabilitazioa kudeatzen duena”, adierazi zuen.

Haien ikuspegitik, proiektu horiek komunitate baten ohiko lan-karga biderkatzen dute, eta, beraz, inplikatutako gainerako eragileek kudeaketa ahalik eta errazena eta ordenatuena izan dadin lagundu behar dute. “Zaila dena erraz egiten saiatu behar dugu”, laburbildu zuen Rosek.

SEOM Rehabilitadores enpresako ordezkarien ustez, beren  helburua da prozesutik dagokien zatia  beren gain hartzea, jarduketak behar bezala gauzatzea eta bezeroarentzako ahalik eta ziurgabetasun eta zailtasun gehien ezabatzea.

Hitzarmena berrituta, CAFGUIALek eta SEOM Rehabilitadores enpresak finka-administratzaileei laguntzeko eta jabeen erkidegoek egin beharreko jardueren kudeaketa errazteko lankidetza finkatu dute.

Compartir

Noticias Recientes

Noticias