CAFGUIALeko ordezkariak Santo Domingo de la Calzadako LIII. eskaintza ekitaldian

Gipuzkoa eta Arabako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoaren ordezkaritza  aurten ere egon da Santo Domingo de la Calzadan urtero egin ohi den eskaintza ekitaldian. Oraingo honetan, Salamanca eta Zamorako Finka Administratzaileen Elkargoak egin ditu anfitrioi lanak. Estatuko elkargoetako beste ordezkariak ere izan dira elkargoaren egutegiaren barruan ekitaldirik hunkigarrienetakoa den honetan.

Jardunaldian, sektoreko profesionalen arteko topaketa izan zen nagusi, baita agintari zibilak eta elizaren ordezkariak ere izan ziren bertan. Ekitaldian, Santo Domingo de la Calzadako patroiari  egin zitzaion omenaldia, eta sentimendu handiz gogoratu zituzten hildako lankide eta lagunak.

Gipuzkoa eta Arabako Elkargoaren ordezkari gisa Eduardo Fleta, Margarita Jiménez, Juan Guillermo González Belmonte, Andrés Sere ohorezko presidentea, Arantxa Ruiz eta Javier Montero presidentea izan ziren, bakoitza bere bikotekidearekin.

Ekitaldi ofizialei amaiera emateko, bazkari instituzionala egin zen Santo Domingo de la Calzadako paradorean, eta bertaratutakoek aukera aprobetxatu zuten lanbidearen inguruko iritziak elkarren artean partekatzeko eta euren arteko harremanak finkatzeko.

Compartir

Noticias Recientes

Noticias