Kursaal Taldea, birgaikuntza arduratsuarekiko konpromisoa

CAFGUIAlen aldetik, bidelagun berrien bila jarraitzen dugu, gure Elkargoaren balioekin bat egingo dutenak,  jabeen erkidegoei kalitatezko aukerak ematen jarraitzeko lana eginez. Kursaal Taldea da horietako bat, eskarmentu handia baitauka eraikinen birgaitze lan guztietan, bereziki fatxadetan, egituretan, irisgarritasun gaietan eta eraginkortasun energetikoan. Teknikoki guztiz fidagarriak izateaz gain, konpromiso sendoa erakutsi dute eraikuntza prozesu orotan zehar behar den hurbiltasunarekin, gardentasunarekin eta laguntzarekin.

Elkargoaren enpresa laguntzaileen taldera sartu denetik, Kursaal Taldea konfiantza osoko kide bihurtu da gure elkargokideentzat, lanak burutzeko zerbitzuak eskaintzeaz gain, aholkularitza ere ematen baitute dirulaguntzak eskatzeko orduan, bai eta  laguntza teknikoa, eta administratzailearen egitekoa errazago bihurtzen duen komunikazio ona ere. Euskadin presentzia sendoa eta kualifikazio handiko diziplina anitzeko taldea izanik, eraikina eta bertan bizi diren pertsonak erdigunean jarriko dituen birgaitzearen aldeko apustua egin du Kursaal Taldeak.

Ongi etorria ematen diogu  Kursaal Taldeari “Laguntzen duten enpresak” gunera, gure enpresa laguntzaileen sarea sendotuko duelakoan eta  finka administratzaileen jardunari balio erantsia emango diolakoan.

Informazio zabalagoaión: https://www.grupokursaal.com/

Compartir

Noticias Recientes

Noticias