Lan-bilera Kutxabankekin

Gaur goizean lan-bilera egin dugu Kutxabankeko arduradunekin. Hain zuzen ere, Bezeroaren Esperientziaren zuzendari Ainhoa Arruabarrena Elorzarekin eta Gipuzkoako Sarearen arduradun Marta Madinabeitiarekin batzartu gara.

Kide anitzeko finka-administratzaileok banku-erakunde horrekin dugun harremanean egunez egun ditugun arazoez hitz egin dugu. Diagnostikoan bat etorri gara, baita egoera horri eman beharreko konponbideetan ere. Ekainean beste bilera bat egiteko deia egin dugu, Kutxabankek zentzu honetan ematea aurreikusita dagoen aurrerapausuak aurkezteko.

Bi erakundeen arteko adeitasun eta bat etortze giroa eta bileraren osteko sentsazioak oso onak izan dira. Orain, aztertu ditugun aldaketek zer ondorio ekarriko diguten jakiteko zain gaude.

Partekatzen du

Berri Berriak

Albisteak