Aurreko ostiralean prestakuntza jardunaldi berri bat egin genuen Elkargoaren egoitzan. Oso gai interesgarriak jorratu ziren bertan. Hasteko, aerotermiaz aritu ginen Igor Hilario ERGO Construcciones Ingeniería enpresako ingeniari teknikoak eman zigun hitzaldian. Bigarrenean, bideo-atezainen konektibitate berriak ezagutzeko aukera izan dugu. Aurkezpena egin ziguten Fermax enpresako Jesús San Josék eta CG Instalaciones enpresako Sebastián Garcíak. Amaitzeko, Energia Aurrezteko Egiaztagiriez hitz egin dugu CAE Consultores enpresako Joseba Izarekin.


