Prestakuntza-jardunaldia CAFGUIALen – Segurtasuna eta finantzaketa

Segurtasuna eta finantzaketa, apirileko prestakuntza-jardunaldiaren gai nagusiak
Prestakuntzak martxan jarraitzen du Gipuzkoa eta Arabako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoan.

Horrela, ostiral honetan, apirilaren 4an, berrikuntzak eta alderdi interesgarriak ezagutu ahal izan ditugu jabeen erkidego bateko segurtasunean, finantzaketan edo kudeaketa ekonomikoari dagokionez.

Alexandra Andresek, Conversiako aholkulari seniorrak, hasiera eman dio jardunaldiari. Komunitateetan segurtasun-sistemak instalatzeko orduan kontuan hartu beharreko kontzeptu guztiak azaldu ditu.

Ondoren, Jon Bergarak, Euskadiko eta Kantabriako Sabadell Professionaleko zuzendariak, finantza arloko berrikuntzen berri eman du, bai eta jabeen erkidegoentzako tarifa lau bereziaren kontu berriari buruzko informazioa  ere.

Jardunaldiari amaiera emanez, hitza hartu du Jessica Sebastiánek,  TABUENKA Arquitectura enpresakoak. Bere hitzaldian hizpide nagusi izan ditu lanak egiterako orduan erkidegoek segurtasun alorrean dituzten betebeharrak.

Partekatzen du

Berri Berriak

Albisteak