Prestakuntza-saio berria CAFGIALen

Joan den ostiralean, urriak 4, prestakuntza-jardunaldi bat egin zen Gipuzkoako eta Arabako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoaren egoitzan, eta interes handia piztu zuen elkargoko kideen artean. Elkargoak berak antolatu zuen jardunaldia, eta Cristina Muñoz Benidormeko Lehen Auzialdiko Epaitegiko magistratuari egokitu zitzaion jardunaldian hitza hartzea. Magistratuak sakon jorratu zituen  jabeen batzarrekin  zerikusia duten  gaiak. Jorratutakoen artean  akordioak, quoruma eta deialdiak, eta interes handia piztu zuten bertaratutako guztien artean..

Ekitaldiaren bigarren zatian, Ángel García CAFirmako produktu-teknikariak ziurtagiri eta jakinarazpen elektronikoak arin eta modu zentralizatuan kudeatzeko diseinatu den tresna berritzailea aurkeztu zuen. Ikuspegi argia eman zien finka-administratzaileei, ingurune digitalean dokumentu-kudeaketa nola optimizatu jakiteko.

Jardunaldiari amaiera emanez, hizlarien eta elkargokideen arteko ideia-truke aberasgarria eman zen, finken kudeaketa eta administrazioa hobetzeko gai juridiko eta teknologikoetan eguneratuta egoteak duen garrantzia azpimarratuz.

Compartir

Noticias Recientes

Noticias