
Gipuzkoako eta Arabako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoak bere sorreraren 60. urteurrena ospatu zuen joan den ostiralean, martxoak 6, eta efemeridea ospatzeko, Miramar Jauregian bildu ziren erakundeetako ordezkariak eta Estatuko hainbat tokitatik etorritako sektoreko profesional ugari.
Hala, Elkargoak sei hamarkadako ibilbidea ospatu zuen 1966an bere ibilbidea hasi zuenetik, harrezkero erreferentziazko erakunde bihurtu baita Gipuzkoa eta Arabako finka-administratzaileen defentsan, ordezkaritzan eta prestakuntzan.
Ospakizuna Donostiako Udaletxean
Ostegun arratsaldean, Olatz Yarza lehen alkateordeak CAFGUIALen gobernu-batzordeko kideak hartu zituen Donostiako Udalaren egoitzan, bai eta beste lurralde-elkargo batzuetako presidenteak ere, hala nola Bartzelona, Madril, Malaga, Errioxa, Tarragona eta Lleidako elkargoetakoak. Javier Montero presidenteak CAFGUIALen 60. urteurrena ospatzeko oroigarri bat eman zion Olatz Yarzari, eta lehen alkateordearekin batera hitz batzuk eskaini zizkien harrera-ekitaldira bertaratu zirenei.
Ostiralean, orain arteko ibilbidea gogoratzeko jardunaldia
Inaugurazio ekitaldian izan ziren eta hitza hartu zuten Erakunde Publikoetako askotariko ordezkarik, hala nola Juan Carlos Abascal, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzako sailburuordeak; José Ignacio Asensio, Gipuzkoako lehen diputatu nagusiorde eta Iraunkortasuneko diputatuak; Ane Oyarbide, Donostiako bigarren alkateorde eta Berdintasun, Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotziak; eta Pablo Abascal, Espainiako Finken Administratzaileen Elkargoen Kontseilu Nagusiko presidenteak. Horien guztien aurretik, hasierako hitzak esan zituen Javier Monterok Gipuzkoa eta Arabako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoko presidenteak.
Irekiera ofizialaren ondoren, alderdi akademikoa jorratzeko txanda iritsi zen, arlo juridikotik eta lanbidearen inguruan hausnarketa eginez, lanbidearen etorkizunari begira. Zati hori irekitzea egokitu zitzaion Ana Morenori, Finken Administratzaileen Elkargoen Kontseilu Nagusiko aholkulari juridikoari, eta berak gogora ekarri zuen finken administrazioaren sektoreak gure gizartean duen garrantzia.
Kafe atsedenaldia egin ondoren, hitza hartu zuen Gonzalo Sancho Cerda magistratuak Finka Administratzaileak Jabeen Erkidegoen kudeaketan duen erantzukizuna aztertzeko.
Jardunaldiak bi hitzaldirekin jarraitu zuen arratsaldean. Lehenengoa Pablo E. Ruiz Tamayok egin zuen, CAF Madrideko finken administratzaileak, eta Adimen Artifiziala eta Finken Administrazioa azpimarratu zituen.
Hitzaldien atala amaitzeko, Psikiatrian espezialista den Luis Gutiérrez Rojas medikuak motibazioari eta osasun mentalari buruzko hitzaldi bat eman zuen, bere hitzekin bertaratu guztiei irribarre bat atereaz.
Oroitzapenezko jardunaldi honi amaiera emateko, gala-afari bat egin zen Donostiako Catalonia Hotelean, eta bertan omenaldia egin zitzaien 25 urteko ibilbide profesionala egin duten elkargokideei, Donostiaraino joan ziren elkargoei eta CAFGUIALeko enpresa laguntzaileei.
Elkargoak ospakizun honekin berretsi nahi izan du lanbidean etengabe prestatzearekin eta herritarren zerbitzura dagoen entitate gisa hitzemanda daukan konpromisoa,sei hamarkada hauetan egin duen bezala, etorkizunean ere arduraz jokatzen eta zerbitzu hurbila izaten jarraitzeko borondateari eutsiz.


