CAFGUIALen trebatzea “sarituta”dago.

CAFGUIALen argi eta garbi uste dugu etengabeko prestakuntza funtsezkoa dela zerbitzu profesional hobea eskaintzeko.

Horregatik, hilero, finka administratzaile elkargokidetuek oso parte hartze aktiboa izan ohi dute Elkargoak antolatzen eta gure egoitzan ematen dituen prestakuntza-jardunaldietan.

Baina CAFGUIALek eskuragarri jartzen duen prestakuntza honek ez du ezagutza eta eguneratze teknikoa soilik ematen, komunitatea ere sortzen du… eta batzuetan, ezusteko pozgarriren bat ere bai.

Joan den ostegunean, apirilaren 23an, jardunaldian izan ziren guztien presentzia eta konpromisoa aitortu eta saritu nai izan genuen eta landa inguru baten asteburu pasa bat zozketatu genuen.

Sariduna Guillermo González lankidea izan zen. Zorionak, beraz, Guillermori.

Lanean jarraitzen dugu  gure elkargokideentzat balio erantsia  duen kalitatezko prestakuntza probetxugarria eskaintzera begira.

Compartir

Noticias Recientes

Noticias