CAFGUIAl-ek  3000 euroko dohaintza egin dio ASPANOGI elkarteari,minbizia duten haurrekin egiten duen lana txalotuz

Gipuzkoa eta Arabako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoak (CAFGUIAL) 3.000 euroko dohaintza egin dio ASPANOGI Gipuzkoako Haur Onkologikoen Gurasoen Elkarteari, minbizia duten adingabeei eta haien familiei laguntzen egiten duen lan garrantzitsua aitortuz eta ahal duen neurrian laguntzeko.

Ekitaldia joan den ostiralean egin zen CAFGUIALen egoitzan, eta bertan izan ziren Javier Montero Elkargoaren presidentea, Lourdes Arrate diruzaina eta Miguel Angel Delgado Zuzendaritza Batzordeko kidea. ASPANOGIren aldetik, Maria Mateok jaso zuen dohaintza.

Ekarpena urtero egin ohi du CAFGUIALek  gizartean  diren ekimen solidarioen artean bat aukeratuz eta  halako dohaintza eginez, eta elkargokide guztiek parte hartzen dute. Proiektuaren arabera, 3.000 euroko txeke bana ematen die  urtero, egoitza soziala Gipuzkoan edo Araban duten irabazi-asmorik gabeko bi gizarte-erakunderi.

Elkargokideek eurek proposatzen dituzte onuradun izan daitezkeen elkarteak. Horrela, ekimen honen bidez kolektiboaren konpromisoa eta elkartasuna bideratu nahi ditu gure lurraldean eragin zuzena duten hurbileko gizarte-proiektuetara.

Oraingoan, ASPANOGI elkartea aukeratu dute, minbizia duten haur eta nerabeen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten duen elkartea, prozesu osoan zehar laguntza eta babesa eskainiz.

CAFGUIALen aldetik ASPANOGIk egiten duen lanaren balioa nabarmendu nahi dugu eta elkarteko kide guztiei eskertu nahi diegu beren dedikazio eta konpromisoa. Elkargoak dohaintza honekin babestu nahi du hurbiltasunetik eta erantzukizun sozialetik Gipuzkoako familia askoren mesedetan egiten den lana.

Hala eginez, CAFGUIALek erakutsi nahi du finken administrazioaren jardun profesionalarekin ez ezik, zerbitzua ematen dion gizartearekin eta komunitateetako kide diren pertsonekin ere duen konpromiso irmoa.

Compartir

Noticias Recientes

Noticias