Bere Gobernu Batzordea berritu du CAFGUIALek

Gipuzkoa eta Arabako Finken Administratzaileen Lurralde Elkargoak (CAFGUIAL) bere Gobernu Batzordea berritu du, berrikitan egin duen  hauteskunde-prozesuaren ondorioz. Hala, hiru kide berri integratu ditu.

Fausto Sagarzazu, Raffaelina Loi eta Miguel Ángel Delgado batzordekide berriak izanik CAFGUIALek indartu egin ditu lurraldean finken administrazioaren sektorea garatzeko eta etengabe hobetzeko dituen ordezkaritza eta konpromisoa.

Gobernu Batzorde berriak etapa honi ekingo dio, elkargokideei eta gizarteari balioa emango dieten ekimenak bultzatzen jarraitzeko helburuarekin, etxebizitzaren, iraunkortasunaren eta komunitateen kudeaketa eraginkorraren arloko erronka berriek badintzatzen duten testuinguruan.

Oronaren oparia elkargoari bere adeitasuna erakutsiz

Batzar berriaren lehen bilera, gainera, oso berezia izan da. Ander Tubilla eta Javier Concha Orona taldeko ordezkariak bertan izan dira eta CAFGUIALen 60. urteurrena ospatzeko jardunaldian aurkeztutako horma-irudiaren erreprodukzio bat eman diote Elkargoari.

Hala, erakunde bien arteko elkarlan eta adeitasuna agerian geratu dira berriz ere, urteetako lan eta harremanari balio berezia emanez , bai eta  sektorearen berrikuntzarekiko, iraunkortasunarekiko eta aurrerapenarekiko konpromiso partekatuari ere.

Berrikuntza horrekin, CAFGUIALek etapa berri bati ekingo dio, eta lanean jarraituko du finka-administratzaileen zeregina indartzeko eta jabeen erkidegoen egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuteko.

Compartir

Noticias Recientes

Noticias