CAFGUIALek 2024ko Ermandade Afaria ospatu du

Aurten ere, CAFGUIALek bere elkargokideak bildu ditu Kursaaleko Muka jatetxean egin duen ermandade ekitaldian. Jai-giroa eta lagunarteko giroa nagusi izan ziren hasiera-hasieratik, urteroko ohitura bihurtu den ekitaldia izanik, eta bertan  elkargokideak eta babesleak bildu egin ziren gau atsegin batez gozatzeko.

Gaua emozioz eta errekonozimenduz betea izan zen. Une aipagarrienen artean, lanbidean 25 urte egin duten elkargokideak omendu ziren, finken administrazioan izandako dedikazioa eta ibilbidea aitortuz. Gaueko unerik hunkigarrienetako bat  bizi zen Camino Fernándezi elkargoko giltzak ematean. Elkargokide hau  lanbidetik erretiratu berri da, eta diruzain kargua izan du elkargoan. Giltzak emate horrekin  Elkargoak profesional eta emakume handi  honi adierazi nahi izan dio berarengan jarritako konfiantza eta bere erantzukizuna eskertzeko ere balio izan du. Jai giroarekin jarraituz, hainbat zozketa egin ziren gure babesleen opariekin, gauari emozioa eta dibertsioa gehituz. Beste berritasunetako bat Dj baten emanaldia izan zen, dantzaz girotu baitzuen afariaren osteko gaua, jaia goizaldeko ordu batak arte  luzatuz.

CAFGUIALek  eskerrak eman nahi dizkie gonbidatuei ere, hala nola Peio Mendia CAFNAVARRAeko presidenteari eta Isabel Ocaña CAFMADRIDeko 1. presidenteordeari. Azken horrek Madrilgo elkargoaren oroigarri bat eman zion gure presidenteari, gure beira-arasan dagoeneko ageri dena. Babesleen artean,  CONVERSIAko Agustín Sánchez , GRUPO KURSAALko Josean Pérez, VISALIAko Fernando Urrutia, REPSOLeko Oscar San Martín eta ORONAko Asier Iriondo zeuden.

Ermandade afari hau ez da lankideen eta kolaboratzaileen arteko harremanak sendotzeko ekitaldi hutsa izan, sektoreak dituen erronkei eta aukerei buruz hausnartzeko aukera ere izan baita, bikaintasun profesionalarekiko eta komunitateari emandako zerbitzuarekiko konpromiso partekatua berretsiz. Zalantzarik gabe ospakizun hau  ahaztezina izango da  bertaratutako guztientzat, betiko izango baitute gogoan.

Partekatzen du

Berri Berriak

Albisteak