CAFGUIALek 3.000 €ko dohaintza egin dio Arreta Defizita gehi Hiperaktibitatea duten pertsonen Gipuzkoako elkarteari (ADAHIGI).

Elkargoaren batzarrak bultzatutako gizarte-ekintza da, eta elkartearen aukeraketa egin da barne-prozesu parte-hartzaile baten ondorioz.
Eman den zenbatekoa erabiliko da elkartearen aurrekontuko gastuekin laguntzeko; izan ere, hiperaktibitatearekin edo Arreta Defizitaren Nahasmendu alorrean familiak eta profesionalak elkar ezagutaraztea, laguntza eta aholkua ematea eta profesionalak zein familiak trebatzea da elkarte honen helburua.
Gaur egun, haurren eta gazteen % 5ek dute nahasmendu hori, eta helduen artean %2k jarraitzen du izaten.
Gipuzkoa eta Arabako Finka Administratzaileen Elkargoak 3.000 €ko dohaintza egin dio Arreta Gabezia eta Hiperaktibitatea dutenen familien elkarteari (ADAHIGI). Elkargoak bultzatutako gizarte-ekintza da, eta aukeraketa egiten da barne-prozesu parte-hartzaile baten ondorioz. Hirugarren edizioa da aurtengoa.
Urtero egin ohi duen gizarte-ekintza honen bidez, Elkargoak erakutsi nahi du kide dituen administratzaileek konpromiso sendoa dutela inguruan duten gizartearekin eta elkarteekin. Hasiera batean dohaintza egiteko ekimenak proposatzeko epea ireki zen eta elkargokideen artean hartu duten erabakia betez Gobernu Batzordeak ADAHIGIri ematea onetsi du.
Javier Montero Gipuzkoa eta Arabako Finka Administratzaileen Elkargoko (CAFGUIAL) presidentearen hitzetan, “argi geneukan zenbateko hori gure inguruko erakunde bati eman nahi geniola, eta aintzat hartu dugu haren jarduera batez ere Gipuzkoan edo Araban garatua izatea. Elkarte txikia ere izan behar zuen, halakoek baliabide gutxiago dituztela uste baitugu”.
Txekea gaur goizean eman da Administratzaileen Elkargoaren egoitzan egin den ekitaldi xume batean, eta bertan izan dira María Parra, ADAHIGIko presidentea, eta Maite Urkizu, profesionalen koordinatzailea. Biek eskertu diote CAFGUIALi egindako ahalegina. “Ezusteko on eta handia izan da, zenbatekoa oso garrantzitsua baita. Diru hori erabiliko dugu duela bi urte abian jarri genuen proiektuan. Proiektu hori haur eta nerabeekin banakako esku-hartze psikopedagogikorako sistema bat sortzera bideratuta dago, eta orain arte oso murritza izaten ari zen, itxaron-zerrenda handiarekin. CAFGUIALen ekarpenari esker, zerrenda hori txikiagoa izango da, zalantzarik gabe”.
ADAHIGI irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta bere helburua da familiak eta profesionalak elkar ezagutaraztea, laguntzea, aholkatzea eta prestatzea Hiperaktibitatearekin/Hiperaktibitaterik Gabeko Arreta Defizitaren Nahasmenduan (AGHA), gaixoen bizi-kalitatea hobetzeko eta eguneroko bizitzan arrakasta izateko aukerak handitzeko.
Elkartea 2002an sortu zen guraso eta profesionalen ekimenez, haur horien familia, eskola eta gizarte mailako problematika aztertu ondoren. Gaur egun 800 bazkide baino gehiago ditu, horietatik 300 baino gehiago aktiboak dira eta elkarteak eguneroko bizimoduan laguntzen die, bai eta gatazkak konpontzeko orduan ere, irakasleen laguntzarekin.
Ebidentzia zientifikoak erakusten du nahasmenduaren prebalentzia % 5 ingurukoa dela haur eta gazteen artean, eta sintomatologiak jarraitzen duela helduaroan, %2ko portzentajean.

Prentsa gaietarako kontaktua
prensa@comunicamelo.es
609491422 (Martín).

Partekatzen du

Berri Berriak

Albisteak