Gipuzkoa eta Arabako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoak (CAFGUIAL) lankidetza-hitzarmena sinatu du SEOM Rehabilitadores enpresarekin, Gipuzkoako birgaitze-sektorean erreferentzia den enpresarekin. Hainbat urtetako lankidetzaren ondoren iritsi den hitzarmen honek eraikinen birgaitzearen arloan finken administratzaileei laguntza eta prestakuntza espezializatua eskaintzea du helburu.
Hitzarmenak prestakuntza-jardunaldiak antolatzea, aholkularitza teknikoa ematea eta errehabilitazio-prozesuak ulertzen eta kudeatzen lagunduko duten tresnak garatzea aurreikusten du. Horrela, CAFGUIALek bere elkargokideei jabeen erkidegoen kudeaketaren eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko beharrezkoak diren baliabideak ematen jarraitzen du.
SEOMek 12 urtetik gorako esperientzia dauka atzetik 500etik gora proiektu egin baititu, eta, besteak beste, birgaitze energetikoan, irisgarritasunean eta ondarearen zaharberritzean duten ezagutza eta esperientzia eskaintzen dute. Haren diziplina anitzeko talde espezializatua funtsezko aliatua izango da finka-administratzaileentzat birgaitze-proiektuak gauzatzeko.
Akordio horren bidez, CAFGUIALek berretsi egiten du etengabeko prestakuntzarekin eta elkargokideei laguntzearekin duen konpromisoa, eta indartu egiten du Gipuzkoako eta Arabako finken kudeaketan eta birgaitzean erreferente gisa orain are egindako bidea.


