CAFGUIALen 60. urteurrenak Gobernu Batzordea, elkargokideak eta erakundeetako ordezkariak bildu ditu Gasteizen

Gipuzkoako eta Arabako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoak (CAFGUIAL) Gobernu Batzordearen ohiko bilera egin zuen joan den ostiralean Gasteizen. Elkargoaren 60. urteurrenaren kariaz, elkargoaren jarduera Arabara hurbildu nahi izan genuen, eta gure elkargokideekin, laguntzaileekin eta erakundeekin harremanak sendotu.

Bileraren ondoren, CAFGUIALek topaketa bat egin zuen Arabako elkargokideekin, enpresa laguntzaileekin eta erakundeetako ordezkariekin, elkarren artean ideiak trukatzeko, harremanak sendotzeko eta finken administratzaileek jabekideen erkidegoen kudeaketan egiten duten lana balioesteko tartetxoa hartuz.

Ekitaldian izan ziren Itziar Gonzalo de Zuazo, Arabako Bigarren Diputatu Nagusiordea eta Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko Foru Diputatua. Haren parte-hartzeak erakundeen eta elkargoaren arteko lankidetza estutzen lagundu zuen, erakundearentzat bereziki esanguratsua izan zen urte batean.

Ekimen horrekin, CAFGUIALek gure 60 urteko historia ospatzeko programatutako jarduerak garatzen jarraitzen dugu. Efemeride horrek balioa ematen dio  lanbidearen beraren, etengabeko prestakuntzaren eta Gipuzkoako eta Arabako elkargokideei eta gizarteari emandako zerbitzuaren mesedetan sei hamarkadatan defendatu dugun konpromisoari.

Compartir

Noticias Recientes

Noticias