Jasangarritasunaren aldeko afari solidarioan parte hartu dugu

Joan den asteazkenean, azaroak 22, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jasangarritasun Sailak Mahaia Kolektiboarekin eta Basque Culinary Centerrekin elkarlanean antolatzen duen Afari Solidario eta Jasangarriaren hirugarren edizioa izan zen. Ekitaldian Gipuzkoako sektore ekonomiko, instituzional eta sozialeko ehun bat ordezkari izan ziren, tartean gure presidentea den Javier Montero eta gure diruzaina den Lourdes Arrate.

Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen barruan kokatzen den ekitaldi honen helburua elikagaien xahutzearen inguruan sentsibilizatzea eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuarentzat dirua biltzea da, inflazioak eta prezioen igoerak markatutako egungo egoeraren ondorioz sortutako beharrei erantzunez.

Ekitaldira bertaratu direnek egindako ekarpen eskuzabalen laguntzarekin, guztira 27.120 euro biltzea lortu da, iaz baino % 18,5 gehiago (4.225 euro gehiago). Mahaia Kolektiboa chef taldeak eta Basque Culinary Centerrek modu aktiboan parte hartu dute afariaren plangintzan eta gauzatzean, dohaintzekin laguntzeaz gain. Bildutako 27.120 euro horiek guztiak Gipuzkoako Elikagaien Bankuarentzat izango dira. Afaria Mahaia elkarteko sukaldariek prestatu dute: Dani López (Kokotxa), Juan Carlos Caro (Zelai Txiki), Gorka Arcelus (Agorregi) eta Paul Arrillaga (Zazpi), eta iraunkortasunaren, ekoizpen ekologikoaren, 0 kilometroaren eta elikagai-xahutzerik ezaren irizpideei jarraiki egin da.

Partekatzen du

Berri Berriak

Albisteak