Joan den urtarrilaren 23an, ostirala, Gipuzkoako eta Arabako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoaren egoitzan (CAFGUIAL), lehen sorospenetan trebatzen hasteko prestakuntza-jardunaldi bat eman zen, Gipuzkoako Gurutze Gorriak emana eta elkargokideei zuzendua.
Prestakuntza-jardunaldi praktikoa izanik, bere helburua izan zen parte hartzaileei beharrezko ezagutzak eta trebetasunak ematea, modu seguruan eta eraginkorrean jardun dezaten eguneroko eremuan eta eremu profesionalean gerta daitezkeen larrialdi- eta estutasun-egoeretan.
Saioan zehar, funtsezko edukiak jorratu ziren, hala nola babes- eta autobabes-neurriak, BAL jokabidea, konorterik gabeko pertsonen maneiua, Heimlich maniobra eta oinarrizko bihotz-biriketako bizkortzea (BBB), azalpen teorikoak eta Gurutze Gorriko hezitzaileek gainbegiratutako simulazio praktikoak konbinatuz.
CAFGUIALek oso positibotzat jo du ekimen hau, elkargoak bere elkargokideen etengabeko prestakuntzarekin duen konpromisoaren barruan baitago, eta eskerrak eman dizkio Gipuzkoako Gurutze Gorriari jardunaldi honetan emandako laguntzagatik, profesionaltasunagatik eta gertutasunagatik.



