CAFGUIALek gure patroiaren eguneko ospakizunaren  52. edizioan parte hartu zuen

Joan den asteburuan, Santo Domingo de la Calzadan  egin zen  gure  patroiari urtero egiten zaion  eskaintza. Aurtengoa 52.  edizioa izan da. Edizo honetako ospakizunak Valladolideko Finka Administratzaileen Elkargoak antolatu ditu. Guztira, ehun pertsona baino gehiago bildu ziren bertan, finka-administratzaile eta lagunen artean. Errioxako herrira hurbildu ziren  katedralean eskaintza  egitera eta, ondoen, hirigunean egin ohi den prozesioan parte hartzeraeta.

Santo Domingo de la Calzada Finken Administratzaileen patroia da. Viloria de Riojan jaio zen 1019an, duela 1000 urte baino gehiago, eta Domingo Garcíak Domingo de la Calzada ezizena jaso zuen, Logroño eta Burgos arteko erromatar galtzada tradizionalaren ordezko harrizko galtzada bat eraikitzea bultzatu zuelako. Ordutik aurrera bide hori izan da Najera eta Redecilla del Camino herrien arteko bide nagusia.

Compartir

Noticias Recientes

Noticias