Gipuzkoa eta Arabako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoan (CAFGUIAL) Ekosolar enpresarekin orain arte izan dugun lankidetza-hitzarmena berritu dugu. Ekosolar enpresa energia-aholkularitza integralean, autokontsumo fotovoltaikoan, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneetan, Energia Aurrezteko Ziurtagirien (EAE) kudeaketan eta energia-eraginkortasuneko irtenbideetan espezializatuta dago jabeen erkidegoentzat, enpresentzat eta partikularrentzat.
Konpromisoa hau ekainaren 4an sinatu zen elkargoaren egoitzan. CAFGUIALen ordezkari gisa, Javier Montero presidenteak sinatu zuen; Ekosolarren izenean, berriz, Iñaki Eskisabel gerenteak eta Alfonso Echeverria zuzendari komertzialak.
Akordio hori berrituz, entitateak kide anitzeko finken administratzaileengana informazioa, aholkularitza eta irtenbide espezializatuak eskeintzen jarraituko du, jabe-erkidegoentzat gero eta garrantzitsuagoa den eremu batean: energiaren kudeaketa eraginkorra eta aurrezpenera eta jasangarritasunera bideratutako neurriak ezartzea.
CAFGUIALek oso positibotzat jo du orain arte Ekosolarrekin izan den lankidetza. Izan ere, enpresak elkargokideekin duen konpromisoa izan da gairik azpimarragarrienetako bat, gertuko laguntza eskaini baitu eta zerbitzu-bokazio argia erakutsi baitu eraginkortasun energetikoarekin eta kontsumo-eredu iraunkorragoetarako trantsizioarekin lotutako gai guztietan.
Hitzarmen hau berritu izanak indartu egiten du Elkargoak bere profesionalen eskura erreferentziazko enpresa laguntzaileak jartzeko egin duen apustua, finken administrazioaren eguneroko jardunari balio erantsia ematen diotenak eta gaur egun bizitegi-eraikinek planteatzen dituzten energia-erronkei berme osoz aurre egiten laguntzen dutenak.



