Tarragonan egin den Finka Administratzaileen 2026ko Kongresu Nazionalean izan dira CAFGUIALen ordezkariak

Gipuzkoa eta Arabako Finka Administratzaileen Elkargoaren (CAFGUIAL) ordezkariek Tarragonan “Etorkizuna gure eskuetan” lelopean egindako  Finka Administratzaileen 2026ko Kongresu Nazionalean (CNAF 2026) parte hartu zuten joan den astean.

Topaketak  bildu zituen Espainia osoko ehunka profesional, eraldaketa teknologikoak, jasangarritasunak, birgaitze energetikoak eta jabekideen erkidegoen kudeaketari eragiten dioten arau-aldaketek markatutako testuinguruan lanbideak dituen erronka eta aukera nagusiak aztertzeko.

PortAventura Convention Centre-n egindako jardunaldietan, bertaratutakoek sektorearentzat gaurkotasunik handiena duten gaiei buruzko hitzaldi, mahai-inguru eta eztabaida-guneetan parte hartu ahal izan zuten ondorengo gaiak jorratuz:  finken administrazioan teknologia berrien eta adimen artifizialaren aplikazioa, eraikinen birgaitze energetikoa, etxebizitza-eredu berriak edo errentamenduetatik eta gizarte-errealitate berrietatik eratorritako erronkak.

CAFGUIALek foro profesional garrantzitsu honetan izan zuen presentziari esker, elkargotik joan ziren ordezkariek esperientziak trukatu ahal izan zituzten beste lurralde batzuetako lankideekin, lanbidearen bilakaera markatuko duten azken joerak zuzenean ezagutu ahal izan zituzten eta sektoreko gainerako elkargo eta erakundeekin harreman instituzionalak sendotu zituzten.

CAFGUIALek oso positiboki baloratzen du Kongresu Nazional honetan parte hartu izana, etengabeko prestakuntza, ezagutzen eguneratzea eta profesionalen arteko jardunbide egokien trukea bultzatzen lagutzen duen jardunaldia den aldetik, eta gaitasun horiek funtsezko elementuak direlako  jabeen erkidegoei kalitatezko zerbitzua eskaintzen jarraitzeko.

Era berean, topaketara joan izanak berretsi egiten du Elkargoak berrikuntzarekin, bikaintasun profesionalarekin eta finka-administratzaile elkargokideen prestakuntzarekin duen konpromisoa, sektoreak gaur egun dituen eta etorkizunean izango dituen erronken aurrean.

Compartir

Noticias Recientes

Noticias