
Joan den asteburuan, Santo Domingo de la Calzadan egin zen gure patroiari urtero egiten zaion eskaintza. Aurtengoa 52. edizioa izan da. Edizo honetako ospakizunak Valladolideko Finka Administratzaileen Elkargoak antolatu ditu. Guztira, ehun pertsona baino gehiago bildu ziren bertan, finka-administratzaile eta lagunen artean. Errioxako herrira hurbildu ziren katedralean eskaintza egitera eta, ondoen, hirigunean egin ohi den prozesioan parte hartzeraeta.
Santo Domingo de la Calzada Finken Administratzaileen patroia da. Viloria de Riojan jaio zen 1019an, duela 1000 urte baino gehiago, eta Domingo Garcíak Domingo de la Calzada ezizena jaso zuen, Logroño eta Burgos arteko erromatar galtzada tradizionalaren ordezko harrizko galtzada bat eraikitzea bultzatu zuelako. Ordutik aurrera bide hori izan da Najera eta Redecilla del Camino herrien arteko bide nagusia.


