Iragan ostiralean, azaroak 24, Gipuzkoa eta Arabako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoak prestakuntza-jardunaldi esanguratsua egin zuen bere egoitzan, sektoreko profesionalentzat garrantzia handiko gaiak jorratuz. Alderdi batetik auzotarren TUR delakoa eta, bestetik dirulaguntzen gaia. Oso egunerokotasun handiko gaiak dira erkidegoentzako gasaren TUR delakoak agur esango omen digulako eta Next Generation funtsak agortu egin direlako. Fernando Urrutia, VISALIAREN Iparraldeko arduradunak ( GasHogar ) AUZOTARREN TUR delakoaren gaia jorratu zuen eta erkidegoak horretarako nola prestatu behar diren azaldu zuen. Gure elkargokideak arduratuta agertu ziren zalantzak azaltzeko errondan egin ziren galdera ugariak ikusita.



Prestakuntza saioaren bigarren partean, Borja Gabilondok COAATG 02237 elkargokide , Arkitekto Tekniko eta Eraikuntzetako Ingeniari aditu gisa, “Dirulaguntzak arazorik gabe nola kudeatu ” azaldu zuen. Dirulaguntzak egokiro eta efizientziarekin kudeatzea ezinbestekoa da finka administrazioaren alorrean eta Gabilondok iradokizun argiak eta kontseilu praktikoak eskaini zituen onurak maximizatzeko eta eman daitezkeen eragozpenak saihesteko.
Prestakuntza saio biak egin ziren presentzialki eta online. Bertan izan ez baziren edo prestakuntza online jarraitu ahal izan ez bazenuen, nahierara egin dezakezu ondorengo estekaren bidez: https://www.youtube.com/watch?v=AKgxq6ZD7NA&t=1684s
Lurralde Elkargo honek berresten du prestakuntza jarraituarekin daukan konpromisoa, elkargokideen profesionalizatzea eta bikaintasuna finkatuz.


