Euskadiko Finka Administratzaileak Gotzone Sagardui Osasun Sailburuaren esanetara jarri dira jabeen erkidegoetan Covid 19-ak eragin ditzakeen arazoei elkarrekin aurre egitera begira.
Sailburu andrearekin batzartzea eskatu dute egoitza-eraikinetan eta eraikinetako gune komunetan jarduteko protokoloak eta irizpideak elkarrekin ezartzeko, bai eta urte bukaera baino lehen egin beharko diren jabeen batzarretarako ere.
Gaur egun indarrean dagoen araudiak ez du aurreikusten edukiera zehatz bat egoitza-eraikinetan jabeen batzarrak egiteko.
Finka Administratzaileen Euskal Kontseiluak Gotzone Sagardui Osasun Sailburu andrearekin batzartzeko eskakizuna egin dute, gaur egungo pandemiak jabeen erkidegoetan eragin dituen arazoei aurre egiteko eta, horrela, arau edo jarraibide batzuk ezartzeko egoitza-eraikinetako eguneroko bizimodua errazte aldera. Oso egoera berezian gaude urte bukaera baino lehen ohiko batzar asko egin beharko direlako eta itxialdiak egoera hau are gehiago larriagotu du. Urte sasoi honetarako programatutako bilerak egin behar dira, Covid-19aren eraginez eta segurtasun arrazoiengatik egin ez zirenak errekuperatzeaz gain.
Finka administratzaileak oso kezkatuta daude egoera honekin. Gaur egungo araudiak ez du edukiera zehatz bat aurreikusten egoitza-eraikinetako atarietan jabeen batzarrak egiteko, eta hainbatetan, gainera, ez dago toki nahikorik segurtasun neurriak betetzeko behar diren distantziak gordetzeko.
Gaur egun, Jabetza horizontalari buruzko legeak ez du baimentzen bilera telematikoak egitea, salbu eta jabeen batzarrak aldez aurretik akordioa adostu ezik. Akordio horiek ezin izan dira egin hainbat hilabetetan batzarrak egiterik egon ez delako. Horrek eragin du arazoa are larriagoa izatea.
Prentsa arduraduna
609491422 (Martín).