CAFGUIALek 3.000€ko dohaintza egin dio Pausoka Elkarteari

Joan den ostiralean, irailak 13, Gipuzkoa eta Arabako Administratzaileen Lurralde Elkargoak urteko bigarren dohaintza eman zuen. Kasu honetan, txekea Pausoka Elkartearen kutxara joan da, hau da, Premia Bereziak dituzten Seme-alabak dituzten Gurasoen Elkartearentzat egin da dohaintza hau.

Ekitaldia Elkargoaren egoitzan egin zen eta Pausokako presidenteorde  Nerea Ojuel eta bere diruzain Nora Astiazaran bertaratu ziren txekea jasotzera. Elkargoaren izenean joan ziren Javier Montero presidentea eta Zuzendaritza Batzordeko hainbat ordezkari.

2012an sortu zuten Pausoka Elkartea 12 familiak, seme-alabei errehabilitazio-terapiak emateko. Etxez etxeko tratamenduak egiten hasi ziren, eta, geroago, arreta-zentro bat ireki zuten Hernanin. Gaur egun 90 familia dira eta bi zentro kudeatzen dituzte, bata Hernanin eta bestea Urnietan. CAFGUIALek emandako laguntza erabiliko da bi zentroen kudeaketa-gastuen zati bat arintzeko.

Partekatzen du

Berri Berriak

Albisteak